lunes, 18 de febrero de 2013


BANGKOKEN, ETXEAN BEZALA

Hasiera batean Bangkoki beldur pixka bat bagenion ere, azkenean hiriaz gozatzeko aukera izan genuela esan behar dugu. Khao San kalearen inguruan agertu eta Myanmarreko lasaitasuna kaos bilakatu zen. Lagunak zihoen bezala, kaos han eta kaos hemen. Turistentzat goitik behera prestatutako ingurunea.


Hurrengo egunean, ordea,  Mireiarekin harremanetan jarri eta bere etxean hartu gintuen. Mireia eta Dave Bangkoken  bizi dira eta beraien etxeko ateak parez pare ireki zizkiguten. Horrelako hiri erraldoi batean txokoa aurkitzea izugarrizko zortea da.




Tailandiako janariaz gozatzeko aukera izan dugu jada. Indarrak berreskuratzeko aukera ona izan dugu Bangkoken.


Gure bizikleta maiteak ere mimo batzuk jaso dituzte. Kubierta berri bat, freno eta kanbioen errebisioa, denetarik aurki daiteke hemen. Primeran geratu dira bizikletak, ez Gasteizko Gama bizikleta dendan uzten dizkiguten bezain ongi baina tira, ezin gara kexatu.


Hiri erraldoiaren etxe orratz modernoen artean tenplu zaharrak eta bisitarako toki lasai eta erlijiosoak  ere aurkitu daitezke. 






Oso zainduak daude toki gehienak, etengabeko berrikuntzan. Budaren irudia, beti sakaratua.




Budaren irudi erraldoi bat badago Wat Pho tenpluan. Irudi famatu honetan  etzanda agertzen da, atseden hartzen?


Buda erraldoiaren hankako hatzaren behealdea dago lehengo planoan eta burua urrunean ikus daiteke.


Gauza asko topatu ditugu Bangkoken baina, dudarik gabe, garrantzizkoena eta ederrena lagunak izan dira. Aspaldiko partez etxe sentsazioa izan dugu. Lasai lo egin, gosaria prestatu, auzotik ibili, lagunekin afaltzera joan, solasaldian aritu… bidaiatzearen gauzarik onenetarikoa da lagunak egitea. Beraiengatik ez balitz seguru gaude gure Bangkokeko  egonaldia ez zela hain atsegina suertatuko. Mireia eta Daveekin berandu baino lehen topo egingo dugula ziur gaude. Bizikletaz akaso? Eskerrik asko bioi eta laster arte.



OPORRAK PHUKETEN


Bangkok kostata utzi  eta autobusez hurbildu ginen Phuketeraino itsasoaren bila. Turismo gune oso ezaguna da Phuket baina irla handia denez, hondartza ezagun eta masifikatuetatik at txokoak aurkitu daitezke. Phuket Townen aurkitu genuen guk gure txokoa. Hasieratik harritu gintuen herriak bere lasaitasun eta dotoreziarekin. Estilo kolonialeko eraikin ugari dago eta ingurunea berritzen lan polita egiten ari dira.






Eraikinen goialdean etxebizitzak daude gehienetan eta behealdean dendak, jatetxeak, tabernak, biltegiak edo lantegiak dituzte.




Kostaleko merkataritza gune garrantzitsua izan da mendeetan zehar Phuket Town eta horrek herrialde desberdinetako eragina ekarri du. Portugesen eraginaz gain txinatarrek ere beren eragina izan dute.


Phuketera joateko arrazoietako bat Edwin eta Isabell  lagunekin elkartu eta beraiekin batera belaontzian inguruko kostaldea ezagutzea zen. Baina itsasoa mugitua zegoen eta zorabioak zirela eta… uste baina motzagoa izan zen txangoa. Pena handiz agurtu behar izan genituen gure lagunak, laster arte!


Hondartzaz gozatzeko ordua iritsi zitzaigun, baina lurretik joatea hobe.


Phuket inguruan hondartza asko daude baina hauetako asko mundu osotik etorritako jendez  gainezka, zaratatsuak  eta hamakaz beteta.  Gure gogokoena  iparraldean dagoen Nayan Beach izan da. Oso toki lasaia.


Nola ezagutu txirrindulari bat hondartzan? Ainhoaren hanketan erantzuna.




Batzuetan, egunerokoak estutzen gaituenean,  dena hankaz gora jartzeko gogoa izaten dugu,ezta? Dena pikutara! 


Gu, egia esan, oso estu ez gabiltza azkenaldian…
Hondartza honen gauzarik hoberena hauxe da, tailandiarren bizimoduaz gozatzeko aukera ematen duela.
Arrantzaleak,


merkatua arrain freskoarekin,


eta hondartzara datorren bertako jendea.


Eta Phuketen, nola ez, lagunak aurkitu ditugu; Bartzelonako M. Luz, Bilboko Oliver, Indiako Mahatma, Hegoafrikako Nelson, Jamaikako Bob eta Argentinako Ernestorekin tope egin genuen.


M. Luz eta Oliverrekin bigarren aldiz elkartu gara bidaia honetan eta primeran moldatu gara laurok. Bidaian, bizitzan bezala, pertsona guztietatik zer edo zer jaso eta ikas dezakegu eta guri bikote honen bidaiatzeko lasaitasuna izugarri gustatu zaigu. M. Luzek ipuin politak idazten ditu eta Oliverrek argazki ederrak atera. Berain web orrialdean aurki ditzakezue guztiak: www.slowchickendance.com. Merezi du. Ea berriz non elkartzen garen!


DE VACACIONES EN PHUKET
Dejamos Bangkok y nos dirigimos en autobus hacia Phuket, en busca del olor a mar. Se trata de un lugar muy turístico, pero como la isla es bastante grande, existe la posibilidad de encontrar algunas playas con encanto. Huímos de las masificaciones y nos dirigimos a Phuket Town. Nos dorprendió desde el princio la tranquilidad y la elegancia del pueblo, lleno de edificios coloniales.
Una de las razones para ir a Phunket fue la posibilidad de encontrarnos con Edwin e Isabell, dos amigos que tenían intención de recorrer la costa en velero. Pero el mar es impredecible, y estando agitado resulta imposible controlar los mareos. Así que la excursión acabó durando algo menos de lo previsto. Con pena, dijimos adiós a nuestros amigos.
Así que fue entonces cuando empezamos a disfrutar de las maravillosas playas que tiene este país, y entre ellas, de nuestra favorita, Nayan Beach, localizada al norte de la isla. Ahí va un secreto: si queréis saber cuál es la mejor manera de reconocer a un ciclista en una playa, mirad las piernas de Ainhoa y obtendréis la respuesta. 

Además de disfrutar de la presencia del hindú Mahatma, del sudafricano Nelson, del jamaicano Bob y de Ernesto el argentino, nos encontramos por segunda vez con la catalana M.Luz y con el bilbotarra Oliver.
En los viajes, al igual que ocurre en la vida diaria, podemos aprender mucho de las personas que nos rodean. Y la tranquilidad que les acompaña a esta pareja en sus viajes nos ha encantado. M.Luz escribe unos preciosos cuentos y Oliver saca unas fotos fabulosas. Si queréis verlas, os recomendamos que visitéis su página. Sin duda alguna merece la pena hacerlo. www.slowchickendance.com. Sea donde sea, ¡ojalá volvamos a encontrarnos pronto!


AGUR TAILANDIA

Phuket utzi eta autobusez bueltatu ginen gure Bangkokeko etxera. Hainbat kontu geneuzkan Bangkoken egiteko. Lehenengoa Koldoren pasaporte berria jaso. Aurreko pasaportean orri zuriak agortzeke zeuden eta oraindik herrialde batzuetako bisak beharko ditugunez berria eskatu zuen. Bigarren gauza hortz klinika batetik pasa. Koldoren hagin bat minduta zegoen eta infekzio bat aurkitu zutenez hagin bat gutxiago dauka orain. Azkenik, gure bidaiako ekipai guztia berrantolatu eta txukundu. Gauza gutxi daramagu gainean baina sakabanatzen ditugunean gehiegi ditugula dirudi.



Gure bizikleta maiteak hartzeko garaia iritsi zen eta pedalei eragiteko irrikatan geunden. Bizikleta gainean agurtu genuen hiri erraldoia. Batzuk zeruan bizi dira hemen


eta beste batzuk lurrean.


Ia hilabete egon ginen bizikleta hartu gabe eta berriz hastea ez zen erraza izan. Alde batetik Bangkok bezalako hiri batetik bizikletaz irtetea ero samarra da eta beste aldetik gure hankak berriz indartu arte denboratxoa beharko dugu. Gure helburua Tailandia eta Kanbodia arteko hegoaldeko muga zen eta hasierako egunetan trafiko dezente aurki genuen.  Hori bai,  bizikletentzat eta motoentzat errepidearen ertzean tarte berezia dago eta primeran etorri zitzaigun nahiko lasai ibiltzeko.


Tailandiako herrietan motoak dira errege. Ia inor ez da oinez ibiltzen eta distantziarik motzena egiteko ere motoa hartzen dute. Oso gaztetatik hasten dira motoak gidatzen.


Gure Tailandiako bisa bukatzear zegoenez lehen bai lehen iritsi behar ginen Kanbodiako mugara. Tailandiako egun hauetaz gauza handirik espero ez genuen arren ezusteko atsegina izan dugu. Herri atseginak topatu ditugu kostaldera hurbildu garen heinean. Herrietako merkatuak bizitzaz beteriko topaleku bihurtzen dira arratsalde partean bertan antolatzen diren kaleko jantokiengatik. Ederki eta merke jan daiteke.


Hauetako herri batzuetan etxeak itsasoan sartuak dauzkate arrantzaleek.




Alde batean Kanbodiako oihana eta beste aldean Tailandiako kostaldea geneuzkalarik egin genituen gure azken kilometroak Tailandian.

 


420 km izan dira Kanbodiarako mugaraino, gehienak lauak, eta oinarri on bat izan dira berriz ere sasoian jartze aldera. Etxean bidaia prestatzen geundenean ez genuen gauza handirik espero Tailandiaz, baina orain, herrialdea uztera goazela,  makina bat gauza eman dizkigula konturatzen gara: lasaitasuna,  atsedena,  janari oparoa, itsasoa… eta garrantzizkoena, lagunak.